2018(e)ko apirilaren 22(a), igandea

10. ASTEA

Kaixo eta ongi etorri nire Bloggera, ezer baino lehen eskerrik asko nire blogga irakurtzeagatik eta zuen denbora nire lana baloratzen eta ebaluatzen erabilitzeagatik.

10. asteari dagokionez, astelehenean "Unitate Didaktiko diseinatzeko eta aurrera eramateko kontutan hartu behar duguna" curriculum-ean oinarrituta aurkeztu dute Antton, Ane, Oihane eta Ainhoa. Asteartean, Unitate Didaktikoan zer egin behar dena eta gure zalantzak argitzen taldeka aritu da Alaitzek. 




Unitate Didaktiko bat egin baino lehen, plantilla motako fitxa bat osatu behar dugu, azaldu digute plantilla honetako parte guztiak, zer jarri behar den atal bakoitzetan eta adibide batzuk eman dizkigute. Ostiralean, taldeka jarri gara eta bakoitzak plantillaren atal bat osatu egin behar izan du "Garraio" gaiarekin datozen atalak. Eta amaitzerakoan, talde guztien artean osatu dugu Unitate Didaktikoaren fitxa osoa. Hau oso garrantzitsua izan da guretzat, Unitate Didaktikoa egiterako orduan. 
 
Bi helburu mota daude; orokorrak edo zehatzak (didaktikoak). Edukiak hiru mota daude: kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak.
Ekintzak lau mota daude: sarrera eta momtibazio ekintzak, garapen ekintzak,

 
Gogoeta ekintzak eta ebaluazio ekintzak (zer ikusi duguna garatu eta gurasoei esateko zer ikasi dutena beraien seme-alabak) , eta ekintza hauek egiteko erabil diren estrategi metodologikoak erakusteko atal bat dago.
 
Ebaluazioa lau ataletan banatzen da; Hasierako ebaluazioa, bigarren ebaluazioa, hirugarren/azken ebaluazioa eta autoebaluazioa (irakaslearena) .
Hasierako ebaluazioa, zer dakiten gai horretaz ebaluatu eta gurasoei informazioa eskatu.
Bigarren ebaluazioan, ekintzak edo prozesuan zehar egiten den guztia ebaluatu (eguneroko ebaluaketa).
Hirugarren edo azken ebaluazioan, prozesu osoa amaitzerakoan zer ikasi duten eta nola aritu egin dira haurrek. Aurrerapenak kontutan eduki.
Eta amaitzeko, irakaslearen autoebaluazioan, irakaslea nola egin du eta nola sentitu den egiten eta Unitate Didaktikoa ondo atera den a la ez eta emaitza positiboak dituzten ala ez.

 Ebaluazioa honetara gehitu behar dira Heziberri-ren "Ebaluazio irizpideak " 34. orrialdeko 1.4 puntukoak eta "Forneiro"-ren ebaluazioa. 
Gehienetan, ezin dugu ebaluazio honen zati guztiak egin, hainbat eskoletan klasetako kopurua handia delako eta beste gauza batzuengatik. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

NIRE IBILBIDEAREN HAUSNARKETA ETA POSTPROGRAMA!

Hasteko, Didaktika, i rakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesuak lantzen eta aztertzen dituen Hezkuntza zientzia da. Irakaskuntza-prozesurako...