11. asteari dagokionez, astelehenean, Saray, Ainize eta Itsaso aurkeztu egin dute.
Hasteko ariketa didaktiko bat proposatu egin dute "Zer da Didaktika?"
Ondoren, Power Ponit baten bidez aurkeztu digute Didaktikaren atal denak.
- ETIMOLOGIA
Didaktika hitza greziako didastekene eta didaktike hitzetatik dator.
★ Didas- irakatsi eta -tekene arte. Irakasteko artea izango litzateke.
★ Didaktike: Irakaskuntza, instrukzioa edo azalpen argia esan nahi du.
- HISTORIA
Nahiz eta Sofisten artean Sokrates eta Platonek grezian sortu, ikaskuntza eta irakaskuntzari garrantzi pedagogikoa ilustrazio garaian (17.mendea) eman zitzaion. Garai horretan hartu zen didaktika zientzia bezala.
- DEFINIZIOAK
Fernandez Huerta (1974): Didaktikak erabaki arautzaileak objektu gisa hartzen ditu, ikaskuntzara bideratuta, irakaskuntza metodoei esker.
★ Luis A de Mattos (1965): Izaera praktiko eta araumailea duen pedagogia diziplinatua, non, bere helburu espezifikoa irakaskuntzaren teknikak diren. Hau da, ikasleen ikaskuntzan zuzendu eta orientatzea.
★ Imideo G Nerici (1968): Didaktika hainbat prozedurez eta arauez osatuta dago irakaskuntza ahalik eta eraginkorragoa bideratzeko.
★Etxague (2004) :“Berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik.
- BESTE DEFINIZIO BATZUK
★ Irakaskuntza-teknika eta metodoez arduratzen den pedagogia da.
★ Irakasteko era eta teknika ezberdinak dira, ikasleen beharren arabera moldatzen dena. Irakastearen artea da.
★ Irakaskuntzaz, instrukzioaz, formakuntza intelektualaz, ezagupenen transmisioaz eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaz arduratzen den zientzia teknika, norma eta teknologia da.
★ Pedagogiaren atal bat da, zientza auxiliarra eta diziplina pedagogiko bat heziketaz, instrukzio formatiboaz, ahalmen garapenaz eta kulturaren sorkuntzaz duena helburu.
- DIDAKTIKA MOTAK
Didaktikak arlo ezberdinak biltzen ditu, ikaslea nor den eta irakatsi beharrekoa zer den kontuan hartuta:
★ Orokorra: ikasketa-irakaskuntza prozesu orotan jarraitu beharreko metodoak biltzen ditu. Zientzia guztien erdigunean dago, guztientzat orokorra den didaktika da.
★ Berezia: Diziplina bakoitzak berezko duen didaktika da. Ikasi beharreko gaiari buruz praktika zehatzak ikertzen ditu.
★ Diferentziala: Ikasleen ezaugarriei eta egoerei buruz aztertzen duen hezkuntzaren praktika (heziketa berezia).
★ Teknologikoa: Ikasketan erabilitako baliabide teknologikoak aztertzen ditu.
- DIDAKTIKAREN ELEMENTUAK
★Irakasle edo hezitzailea: Ez da informazioaren igorlea soilik, honek ere ikasketa prozesua orientatu, estimulatu eta gidatu behar du bere ikasleen errendimendu ona ziurtatzeko.
★Ikaslea: Hauentzat dago bideratuta.
★Ikaskuntzaren testuinguru soziala.
★Curriculum-a.
- HELBURUAK
★ Ikasleak garapen integral bat jasotzea posible egitea, formakuntza intelektuala, oreka afektiboa eta soziala eta autonomia, ezagutzak, abileziak eta baloreak bereganatuz.
★ Irakastearekin eta aldi berean ikastearekin lotura duten aspektu guztiak aztertzea. Eskolatze-prozesuetan irakasleek ikasleekin duten esku-hartzea gidatzea dagokio.
★ Printzipio generalak, momentu estrukturalak eta instituzionalizazioaren irakaskuntza eta ikaskuntzaren arazoak tratatzen ditu.
★ Gizarteak jartzen, garatzen eta mantentzen dituen irakaskuntzaren inguruko arazo, erregela eta irakasteko moduaz arduratzen da.
★ Ondorengo arazoei aurre egitea du helburu:
○ Zelan ikasten da?
○ Nola ikasten dute ikasleek?
○ Nola irakasten dute irakasleek?
★ Bi atal:
○ Teorikoak: Prozesu didaktiko deskribatzea eta azaltzea (gertaera jatorriak, arrazoiak... azaltzea).
○ Praktikoak: Ekintza desberdinen proposamena sortzea.
- DIMENTSIOAK
Didaktikaren eraikuntzarako ikuspegiak zortzi dimentsio ditu:
1. Dimentsio artistikoa: Didaktikak bere agenteen gaitasunak behar ditu, gaitasun hauek handitzen doaz eguneroko esperientziarekin. Ez dago programatuta. Berritzailea izan daiteke, prozesu erreflexiboetan oinarrituz.
2. Dimentsio teknologikoa eta praktikoa: Ezagutza zientifikoa erabiltzeari dagokio. Euskarri teoriko zientifikoetan oinarritzen dira, egiaztatutako teoria eta prozesuetan.
3. Dimentsio kultural arakatzailea: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan oinarritzen da garapen pertsonala lortzeko. Kulturaniztasunari dagokionez, toleratzia eta elkarren arteko errrespetuari ematen dio garrantzia.
4. Dimentsio terapeutikoa: Arazo larriak dituzten ikasleek bakarrik jasotzen dute hezkuntza berezia, eta beraien baldintzetara egokitua dagoen plangintza da.
5. Dimentsio etikoa: Baloreen eremua. Ezagutza zientifikoa eta hezkuntzaren legea barneratzen ditu.
6. Dimentsio sozio-historikoa: Momentu historiko edo sozial jakin bati loturiko kultura da, bere didaktikari hezkuntza, gizarte eta historia mailetan eragiten duena.
7. Dimentsio zientifikoa: Didaktika, irakaskuntza azaltzen edo ulertzen saiatzen delako, zientziatzat hartzen da. Horregatik, izaera esplikatiboa duela esaten da. Hala ere, egiaztatzeko arazoak izan ohi dute, horregatik, orokortzea ezinezkoa izaten da.
8. Dimentsio artisaua: Planifikaziorik gabeko pedagogia. Garrantzia handia ematen zaio ikasleen jarrera eta ikaskuntza autonomiari. Egunerokotasunean oinarritzen da eta planifikatu gabeko eta teoria zientifikoetan oinarritzen bat-bateko jokabideak nagusitzen dira.
- HAIEN ONDORIOA
DIDAKTIKA: Irakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesuak lantzen eta aztertzen dituen Hezkuntza zientzia da. Irakaskuntza-prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak zehazten dituena.
Eta klase amaitzeko proposatutako beste ariketa "Didaktikaren definizio gehienak aurkitzea" da.
Asteartean, Unitate Didaktikoa landu dugu. Hau aurretik, Programaziorakoan maneiatzeko baliabideak ezagutu eta haietan sakontzeko (Egelan dagoen dokumentu bat "Curriculumaren diseinua eta garapena ulertzeko aritukulu zientifiko bat" jartzen duena) Alaitzek ekarri du inprimatuta => " De las programaciones didácticas a la unidad didáctica: incorporación de competencias básicas y las concreción de tareas." deitzen da.
Klase honetarako proposamenak;
- Artikulua irakurri.
- Erabakitzea ze irizpide hartu behar ditugu kontutan Unitate Didaktikoa diseinatzerako orduan.
Atal praktikoan (E-gelan) dago informazioa baliagarria izango dena Unitate Didaktikoa egitean esan digu Alaitzek.
Proposatu du irizpide zerrenda bat Unitate Didaktikoa ebaluatzeko egitea behatzaileek eta horretaz aritu egin dira eztabaidatzen.
Ostiralean Reggio Emiliaren artikulu baten zati bat irakurri genuen jende gutxi etorri ginelako.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina