Kaixo eta ongi etorri nire Bloggera, ezer baino lehen eskerrik asko nire blogga irakurtzeagatik eta zuen denbora nire lana baloratzen eta ebaluatzen erabilitzeagatik.
8. asteari dagokionez, hasteko aurkezpen bat izan dugu, curriculumari buruzkoa.
Sarrera honetan, Marta Abascal, Irantzu Anda, Janire Diez eta Andrea Perianes-ek egindako Curriculumaren azalpena ekartzen dizuet. Gainera, laugarren zehaztapen mailaren azalpen txiki bat gehituz.
1. ZER DA CURRICULUMA?
Curriculuma hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko hezkuntza plana edo programa bezala defini dezakegu. Heziketa ikuspegitik curriculuma desberdin interpreta daiteke bere aplikazioan parte-hartzen ari den eragilearen arabera. Eragilea izan daiteke irakaslea edo ikaslea.
- Ikaslearen ikuspegitik: tituluak edo helburua jakin batzuk lortzeko burutu behar diren ikasgaiak eta jarduera multzoa da.
- Irakaslearen ikuspegitik: bere esku-hartze profesionalaren oinarritzat hartzen da.
Beraz, bi perspektiba hauek batera litezke eta curriculuma ikasgaietatik transmititu behar diren ezagutza multzotzat hartu. Hau guztia, prozesu gisa ulertuta, hau da, ikasketa edo garapen prozesuaren amaieran lortu behar diren helburu segida bezala (irakaskuntza-ikaskuntza prozesua).
Curriculumean zehazten diren oinarrizko osagaiak: oinarrizko 4 galderei erantzun behar die curriculumak:
- Zer irakatsi?: alegia, eskolaren bitartez garapenaren 6 dimentsio indartu nahi diren; zein heziketa esperientzia eskainiko eskolatze bitartean …
- Nola irakatsi?: alegia, diseinatutako heziketa ibilbide honi zein baldintza metodologiko eta zein baliabideekin egingo de. (orientabide metodologikoak)
- Noiz irakatsi?: alegia, denboraren aldetik, ikasleak edo haurrak ikaskuntzara iristeko bidea nola antolatuko den, etapa bakoitzean zer esperientzia eta zer eduki eskaini eta eskatuko zaien.
- Zer, noiz eta nola ebaluatu?: alegia, zien egiaztapen mekanismoa komeni den martxan jartzea, hain zuzen ere, aurrera eramaten ari garen prozesua koherentea dela egiaztatzeko.
2. CURRICULUMAREN EZAUGARRIAK
- Derrigorrezkoa: ikastetxe guztiek bete behar dute, ikastetxe guztietan hezkuntza curriculumean oinarritu behar da, planifikatzeko lehenengo maila denez ikastetxe guztien abiapuntua da.
- Deszentralizatua eta irekia: autonomia erkidego bakoitzak erabakitzen du bere errealitatea kontuan izanik nola antolatu.
- Barneratzailea: hezkuntza-sistema curriculum bat haur guztientzat eskaintzen du eta beharrezko diren hainbat aldaketa egiten uzten du.
- Malgua: irakaslea botere handiagoa emanez bere planifikazioa egoki dezan, bai hezkuntza estiloan bai metodologiaren bidez
- Orientatzailea: printzipio metodologikoen bidez praktika gidatzen du.
3. CURRICULUMAREN ITURRI TEORIKOAK
Curriculumak hainbat ezagutza iturritik biltzen diren informazioak osatzen dira, horrela bada curriculum ororen oinarrian agerikoago edo ezkutuago planteamendu soziologiko, epistemologiko, pedagogiko, psikologiko eta fisiologiko jakinak egoten dira.
Curriculum bat eratzerakoan kontuan hartzen dira oinarri teorikoetako batzuk:
- Iturri soziologikoak: testuinguru sozialari lotuta daude, haurra/ikasle egoki eta aktiboki gizarteratua egoteko beharko dituen edukiak banatu eta txertatzerakoekin lotzen dugu
- Iturri epistemologikoak: jakintza arloaren ezaugarri dagokie. Ikasgai bakoitzeko espezialistek beharrezkoak diren edukiei buruz erabaki behar dute garrantzien hierarkiak ezarriz.
- Iturri pedagogikoak: ikasketak erraztuko duten estrategiez arduratuko dira, heziketa jarduerak zehazteko zer, noiz, nola, zenbat eta non ikasi behar den egoki erantzun behar dute.
- Iturri psikologikoak: ikaskuntza- irakaskuntza prozesuetan zien prozesu psikologiko parte hartzen duten zehaztean datza. Zein eduki, hauek nola eta zein momentutan ikasi behar diren erabakitzeko eskaini behar dituzte
- Iturri fisiologikoak: curriculumaren diseinua lortu nahi dituen helburuetatik abiatzen da, helburu edo xede hauek guztiak azken batean kontuan izan behar duten gizon-emakumeentzat egokiena zer den.
4. CURRICULUM MOTAK
Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza errealitate eta ingurune sozialaren arabera curriculuma egokitzeko eduki lezaken aukeraren baitan irekia ala itxia izan daiteke.
- Curriculum irekia: curriculum irekiak bere azken zehaztapena moldatzeko malgutasuna eskaintzen die hezitzaile eta irakasleei. Heziketa praktika gidatzen du, egokitzapenak onartzen ditu, ikastetxek eta hezitzaile taldeak erabakiak hartzeko orduan autonomia izan dezaten sustatzen du. Ikastetxeak bere testuinguruaren eta bere ikasleei berezitasunetara egokitzen du. Eta irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan oinarritzen da.
- Curriculum itxia: curriculum itxiak, ordea, ez du edukien berrikuntza eta zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten. Arau hau zurruna da bere ezarpenean, ezarrita dagoen bezala ematen da. Hezkuntza administrazioaren erabakiak ezartzen dira. Ikastetxeek ez dute egokitzapenaren aukerarik, emaitzetan zentratzen da.
Curriculuma ikasleek eskolan ikasten dutena bezala ulertzen bada, agerikoa edo ezkutua daudela esan daiteke.
- Agerikoa: curriculumaren aurreikusitako ikasketatik etorri eta programazioetan garatzen dena da. Publiko da eta denek ezagutzen dute.
- Bestalde, ezkutua asmorik gabe gauzatzen diren ikasketek osatzen dute. Hauek ez dira esplizituki ematen baina irakasle eta ikasleekin edukitzen den elkarreraginaren bitartez ikasten dira. Ikastetxeetan egunerokotasunean transmititzen diren hainbat balio, arau eta jarrerak eskuratzeari dagokio. Imitazioz eta elkarreragin sozialaz jasotzen diren ikasketak direla esan daiteke. Sozializazio prozesuan garrantzia daukate.
Aurrekoaren haritik
- Curriculum formala: idatzita egon eta ageriko curriculumarekin bat datorrenari deituko litzaioke.
- Curriculum erreala: benetan gelan abian jartzen dena da.
ADIBIDEAK:
- talde bateko berezitasunak eta erritmoak kontuan hartzen dira edukiak emateko orduan, berdin du 2 hilabete edo 4 hilabete irautea barneratze prozesua. Irekia edo itxia? irekia
- selektibitatea prestatzeko orduan historiako irakasleak 12 gaiak eman behar ditu azterketa egin ahal izateko, eta eduki hauek irailetik maiatzera eman behar ditu, hau da, ez dauka denboraren malgutasunik. irekia edo itxia? Itxia
- irakasleak: Mikel, ekarri ahal didazu liburu hori? Ekartzen eta irakasleak esaten du: Eskerrik asko Mikel. eta Mikelek esaten du, ez horregatik. egunean zehar entzuten dugu umeak nola eskatzen dituen gauzak mesedez eta eskerrak emanez. agerikoa edo ezkutua? ezkutua eta formala edo erreala? erreala
- ebaluaketa bakoitzean emango diren gaiak kurtso hasieran jakinaraztea. agerikoa edo ezkutua ? agerikoa formala edo erreala? formala
5. CURRICULUMAREN ZEHAZTEPAEN MAILAK
Lehen zehaztapen maila: gutxieneko ikasketetatik curriculumera.
Zehaztapen hau dekretu bat da eta erkidego administrazioak egiten du. Lehenengo urratsa gobernuak ezartzen dituen gutxieneko irakaskuntza eta oinarrizko alderdietatik abiatzen da. Hauen xedea formazio komuna eta tituluen homologazioa bermatzea da. Oinarrizko alderdi hauek erkidego autonomo guztientzat berak dira (LOMCE). Gutxieneko irakaskuntza hauen edukiek eskola orduen %55 eskatuko dute hizkuntza koofiziala duten autonomia erkidegoetan. %55 emango digu LOMCEk, eta %45 aldatu dezake hemen Euskal Herrian Heziberri 2020. Gutxieneko ikasketetatik abiatuta hezkuntza administrazio autonomikoak irakaskuntza bakoitzari dagozkion curriculumak ezarriko dituzte. Adb; Heziberri 2020 dekretura, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikaskuntza horrek ezartzen dituena. Lehen zehaztapen maila, orokorra da, ez da zehatza eta preskriptiboa da.
Bigarren zehaztapen maila: ikastetxearen proposamen pedagogikoa.
Ikastetxeak egiten du. Ikastetxe eta irakasle hezitzaile taldeek kontestualizatu eta osatu behar dute, beren eskarmentuan edo esperientzian eta ikastetxearen testuinguru sozial, kultural eta hezkuntzakoan oinarrituz. Proposamen hori ikastetxearen curriculum proiektua deitzen zaio eta bertan etapa eta ziklo bakoitzaren curriculuma garatuta eta osatuta egongo da.
Hirugarren zehaztapen maila: programazioa
Gelan egiten dena. Arduraduna: irakaslea. Curriculumaren izaera irekia gelan mamituko da, eskola errealitatera egokituko diren programen edo gelako programazioen bidez. Hirugarren zehaztapen maila honetan xehetasun handiagoz adierazi beharko dira, zer, noiz, eta nola irakatsi eta nola ebaluatu. Irakasle- hezitzaileak dira azken egokitzapen hau egitearen arduradunak eta gainera beren eguneroko jardueretan garatu egin beharko dute.
Laugarren zehaztapen maila: hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako hezkuntza erantzuna
Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat dago bideratuta, ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapenari hain zuzen. Aniztasunari erantzuteko neurriek HPBak dituzten ikasleak barne hartzen dituzte, eta testuinguru arruntean integra daitezen eta egokitzapenak parte har dezaten nahi badugu hartu behar diren lehenengo neurriak dira. Ezin izango dugu HPBak dituzten ikasleak integratu testuinguru arrunta ez badin badago talde heterogeneoei erantzuna emateko pentsatuta eta diseinatuta, ez badu malgutasun nahikorik hezkuntza-erantzuna ikasle guztien eta bakoitzaren ezaugarriei eta beharrei egokitzeko.
6. CURRICULUMAREN LEGE- GARAPENA
Heziberri 2020ren arabera, curriculuma araututako ikasketa bakoitzaren helburu, oinarrizko konpetentzia, eduki, pedagogia metodo eta ebaluazio irispideen multzoa da.
- Helburuak: helburuak lotu daitezkeen gaitasun, lorpen edo xedeak dira.
- Oinarrizko konpetentziak: oinarrizko konpetentziak, ezagutza, trebetasun eta jarrera multzo bezala definitzen dira, zein ezinbestekoak baitira pertsona batek bere garapen pertsonal, akademiko eta soziala lor ditzan. Noiz esan dezakegu pertsona bat konpetentea edo trebea dela ? erantzuna honela labur daiteke, testuinguru jakin batean jakinduria teoriko ( kontzeptuak, informazioa, jakintza gaiak), jakinduriak praktikoa (prozedurak, teknikak eta trebetasunak ) eta izaten jakiten (jarrera, balioak eta portaerak) mota bat arrakastarekin eta etikoki aplikatzen duenean.
Haur hezkuntza konpetentziak, zehar konpetentziak:
- Izaten ikasteko konpetentzia
- Elkarbizitzarako konpetentzia
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
- Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentziak
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
- Edukiak: ikasleek landu behar dituzten ezagutza multzoak dira. Etapa edo ziklo bakoitzerako proposatzen diren helburuak lortzearren.
- Estrategia metodologikoa: hezkuntza helburuetan adierazitako irakaskuntza- ikaskuntza prozesuaren garapena errazteko asmoz ekintza didaktikoa antolatuko duten arau eta erabaki multzoz osatuta egongo dira estrategia metodologikoak. Ildo horretatik pedagogiko desberdinak aurki daitezke hezkuntza helburu berdintsuak garatzeko xedeaz.
7. ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK
Metodologia funtsezko curriculum elementuetako bat da hezkuntza asmoak betetzeko. Metodologian adierazten da jardueraren berri ematen duen eta zehazten duen erabaki multzoa. Hezitzaileak erabaki beharko du nola bete irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan esku- hartze diren aldagaiak eta banakako edo taldeko ezaugarriei hobekien erantzungo dieten jarduerak aukeratu beharko dituzte.
Halaber, oinarrizko gaitasunak poliki- poliki garatzeko aukerak emango duten proposamenak diseinatu beharko dituzte.
Haur hezkuntzaren printzipio metodologikoak honako hauek dira:
- Aniztasunaren trataera: haur bakoitzaren motibazioei, beharrei, interesei eta ezaguera estiloari egokitutako erantzuna eskaintzea dakar. Berariazko arreta merezi duten hezkuntza premia bereziak dituzten haurrek. Funtsezkoa da, behar horiei garaiz antzematea eta arreta goiztiarra emate gizarte zerbitzuetako hezkuntzako eta osasuneko profesionalekin koordinatuta.
- Ikusmolde globala: haurraren garapenaren dimentsio guztiak kontuan hartu behar dira: soziala, intelektuala, fisikoa eta afektiboa. Globala izatearen printzipioak esan nahi du, ikaskuntza hainbat loturaren emaitza dela. Ikaskuntza berriaren eta dagoeneko ikasita dutenen arteko harremanen emaitza, alegia.
- Ikaskuntza esanguratsua: labur esanda, haur eskoletan edo haurtzaindegietan, esperientziak elkarrekin trukatzen dira bizi eta gozatu egiten da, ikasi eta ulertu egiten dira, baldin eta haurrentzat sentsua eta esanahia badute. Horregatik, haurraren bizitzan garrantzia eta sentsu afektiboa duten esperientziak eta jarduerak sustatu behar dira. Dakitena eta pentsatzen dutena abiapuntuaz hartuta. Beraz, hezitzaileek haurren interesekin eta beharrekin bat egingo duten ikaskuntza egoerak proposatu beharko dituzte, beti ere helburu eta erabilgarritasuna argi dutelarik.
- Jolasa: haur hezkuntzan ezinbestekoa da motibatzailea, sortzailea eta atsegina delako. Bakoitzaren esperientzia pertsonalak eta gaitasunak eta ekarpenak lantzen diren ekintzazko eta parte hartzeko testuinguruetan, haurrak bere gaitasunetan duen konfiantza, jakin- mina eta ekimena garatzen ditu. Hezkuntza etapa honetan jolasak ikasteko tresna pribilegiatua denez jarduera nagusia izan behar da eta hainbat egoera, bizipen, ezagutza eta gaitasun bateratzeko gai. Jolasak bere aldera guztietan: (tradizionalak, teknologikoak, heuristikoa, jolas sozialak, jolas psikomotorrak, mugimendukoak, jolas sinbolikoa…)
- Eskola giroa: Ongizate, afektu eta estimulu eremua. Afektua jasotzeko beharra lehen mailako beharra da, jateko edo babesa izateko beharra bezain oinarrizkoa. Haurrek harreman egonkorra eta jarraitua izatea behar dute, dauzkaten zaintza, babesa, behaketan esperimentazioa eta jolas beharra asebetetzen dituzten pertsonekin. Harreman horiek ongizatea, konfiantza eta segurtasuna eragiten dute. Horregatik, hezitzaileen eginkizun garrantzitsuenetako bat konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortzea da, haurra giro horretan babestuta eta onartuta senti dadin.
- Eremuen, denboraren eta baliabide materialen antolaketa: baliabide materialek estimulu ugariko ekarri behar diote hezkuntza prozesuari: harremanak erraztuko dituena, haurren jakin- mina suspertuko duena eta esperientzia esanguratsuak ekarriko dituen heinean haurren garapen egoerak eta aukerak handituko dituena. Baita espazioaren eta denboraren antolakuntza derrigortzat jotzen ditugu bizi izango dituen esperintziak aberasgarriagoak izan daitezen.
- Profesionalen arteko elkarlana: haur hezkuntzan parte harten duten profesional guztiek elkar- lanean eta koordinatuta izatea ezinbestekoa da.
- Ikastetxea, haurtzaindegia, haur eskola…: bizikidetzarako tokia da. Haurtzaindegian sortzen diren harremanek, lankidetza, gatazka txikiek erraztu egiten dute haurren garapena intelektuala, afektiboa eta soziala. Arauek eta mugek haurrei beraiengandik zer espero den jakiten eta zer egin behar duten eta zer ez jakiten lagundu behar dieten. Arau horiek argiak, malguak, egoerari egokituak, afektuzkoak giroan biziak izan behar dira.
- Haur hezkuntza denon eginkizuna da: familiaren eta eskolaren arteko interakzioa, elkar- ekintza egoki finkatzea kalitatezko haur hezkuntzan funtsezkoa eta beste oinarrietako bat da. Eskola bakoitzak bere egiteko modu bereziak ditu, baina denek helburu bere dute: hau da helburua: haurren garapen osoan alderdi aktiboa izatea.

Beste egunetan, modulu lana egiten eman dugu denbora.
Hurrengo asterako irakurri behar dugu "Observación y evaluación del ambiente de aprendizaje en educación infantil: Dimensiones y variables a considerar."
Hurrengo asterako irakurri behar dugu "Observación y evaluación del ambiente de aprendizaje en educación infantil: Dimensiones y variables a considerar."
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina