2018(e)ko maiatzaren 19(a), larunbata

15. ETA AZKEN ASTEA

Kaixo eta ongi etorri nire Bloggera, ezer baino lehen eskerrik asko nire blogga irakurtzeagatik eta zuen denbora nire lana baloratzen eta ebaluatzen erabilitzeagatik.

15. astean egindakoari buruz hitz egingo dut, esan beharra daukat, kurtsoko azken astea dela. 
Astelehenean, Amaia, Arrate, Nerea eta Oihanek esan dute, behatzaileen paperetik, kuatrimestrearen zehar klasean gauden pertsonetaz ikusi dutena (egindako lana, azalpenetan jartzen dugun arreta, nola egiten dugu lan taldeka eta beste aspektu batzuk).
Hau, eztabaida moduko bat sortu du, behatzaile eta klasean dagoen jendearekin.
Esan dute jendea ez dutela arreta jartzen azalpeneetan, bakoitzek nahi duena egiten duela eta batzuetan ez dugula behatzaileek egindako lana baloratzen.
Nire kasuan, horren alderantziz da, niri behatzaileen azalpenak laguntza handia izan da nire ikaskuntza prozesuan, gertutik dauden pertsonak (adinari dagokionez) ikasgaia edo ikasgaiaren hainbar kontzeptuari buruzko azalpenak ematea on egin zait, modu eroso, sinple eta dinamiko batean izan dela iruditu zaidalako, eta jakina, beraien ahaleginak eta lana baloratzen dut, gehien bat, hainbat pertsonen aurrean egin dutelako aurkezpenak eta hori ez da batere erraza.

Astearteari dagokionez, klasearen hasieran gehienek galdetu egin diogu Alaitzi noizkorako bukatuta izan behar genuela bloga  eta bere erantzuna izan da maiatzaren 21rako (astelehena), eta ondo iruditu zaigu.
Alaitzek bere blogga ireki du, "IKERebaluatzen" sarreran eta hasi da azaltzen ostiralako egin behar genuen lan bat, "Autoebaluaketa eta koebaluaketa".
Honek, ikasgai honetaren ikaskuntza prozesuan nola sentitu garen, zenbat lana egin dugu, klasearen asistentzia, eta taldeka nola egin dugun lan deritzo. Horrekin batera, kalifikatu behar izan dugu gure burua, nota bat jarri. Eta horrez gain, gure K2 modulu lanaren taldekideei ebaluatu eta klasifikatu baita. Eta hau egiteko, bere bloggan dagoen "Autoebaluatzeko eta koebaluatzeko errubrika" bat aurkeztu digu, niretzat, laguntza handirik izan dena. 

Egia da, gehiegi kostatu egin zaidala nire taldekideei baloratzea eta kalifikazioa, bakoitzak berak zehatz egiten dueña ikusten du eta batzuetan, clase kanpoko lana ezin da oso ondo baloratu, vaina, horrez gain, nire autoebaluazioan esaten dudan "zailtasuna" esatea asko kostatu zait, ez zaidalako asko gustatzen jendea jakitea eta beraz, beste modu batean ikustea.

Eta errubrikaz gain, testu bat eman digu hortaz zenabit aspektuak biltzea eta autoebaluazioan erabili ahal izateko. 


Geroago, azaldu gaitu gure bloggearen azken sarreran (16. sarrera) egin beharrekoa, "POSTPROGRAMA" deitzen dena. Sarrera honetan, 4 hilabete honetan egindakoa aurkeztu egin behar dugu eta dena antolatu, edukiak eta asteen artean. Esaten dudan guztia, honen hurrengo sarreran dago. 

Klasea amaitzeko, Alaitzek "Mal de escuela" liburua gomendatu gaitu eta liburu honen bi esaldi irakurri gaitu.

Ostiralari dagokionez, hasi gara autoebaluaketa egiten.
Horren ondoren, gure klaseko "ez-presentzialak" Iker eta Itziarrek aurkezpen bat egin dute Didaktikaren inguruan dakiten edukiak eta beraien esperientziekin lotu.
Hasi dira nortzuk diren eta zertan lan egiten dute esaten, zer ikasi duten eta non baita ere.
  • Lehenengo aurkeztu duten puntua Haur Hezkuntzako istoria da eta honen barruan hainbat persona garrantzitsuak aurkeztu dituzte, Jean Jacques Rousseau (1712-1778), Friedrich Fröbel (1782-1852), Maria Montessori ( 1870-1952); Duranaren ikasbide batean bere teknikak erabiltzen zirela kontatu gaitu Ikerrek, eta Gasteizen Montessoriren ikastola ofiziala dagoela komentatu gaitu.
Baita ere, Ovide Declory (1871-1932) eta Celestin Freinet (1896-1966) aurkeztu dituzte.
Freineten kasuan, honek erabiltzen zuen teknikak aztertu dituzte; Inprenta, testu eta marrazki librea, eskola fitxategiak, lan plana, eskola arteko korrespondentzia, asteko asanblada kooperatiboa, hitzaldia eta egunkari murala.
  • Ondoren, zer da Haur Hezkuntza eta bere testuinguruarekin jarraitu dute "Educare" eta "Educere" mentzionatzen eta azaltzen.
  • Esku-hartzeari dagokionez esaldi bat jarri dute: "Toda ayuda inútil que damos al niño detiene su desarrollo"-Montessorirena. 
  • Laguntza-arreta
  • Irakasle baten irudi profesionala (Jarrera): -Begirunea edo errespetua, -Goxotasunezko tratua, -Bizi-poza; Egiten den lanarengatik eta haurrekin lan egiteagatik, -Tolerantzia, -Jakin-minezko jarrera, -Jarrera irekia.
  • Irakaslearen xehetasunak (xehetasun propioak) 
  • Talde lanaren garrantzia
  • Makro eta mikrodidaktia. Makrodidaktika: Didaktikaren oinarri teorikoak, Ikas-irakaskuntzako prozesuen antolamendua. Mikrodinamika: Akzio didaktika ebaluatzeko elementuak eta diseinuak kontuan hartuko dira.
  • Curriculuma (Motak: Irekia/Itxia, Agerikoa/Ezkutua, Formala/Informala) eta hainbat galdera proposatu dituzte: "Haur guztiek curriculum berdina izan behar dute? Zergatik?", "Haur guztiek trebetasun berdinek dituzte?". Honekin batera, Cesa Bonaren video bat jarri dute: "Los nuevos retos de la educación".
  • Haur Hezkuntzako helburuak. (LOEk haurrentzako 7 helburu orokor zehaztu zituen).
  • Haur Hezkuntzako metodología. Ez dago método bakarra Haur Hezkuntzako ikasgelan. Gaur egun, tailerrak, txokoak, proiektuak.. aritzen dira. Proposatu dute galdera bat "Zein da zuen metodología gustokoena?"
  • Ebaluazioan jaso beharrekoak. (Barruko espazioen guneak).
  • Egokitzapen aldia (Noiz egin behar da egokitze aldia? Lehen aldiz, ikasturtez-ikasturte ala ikasturtean zehar.
Aurkezpena bukatu dute Albert Einsteinen esaldi batekin "El aprendizaje es experiencia, todo lo demás es información".

Alaitzek ikasturteari amaiera emateko, arbelan aipamen bat jarri du: "No se puede comprender lo que no se conoce, ni de se puede valorar lo que no se comprende, por lo mismo, difícilmente podemos disfrutar de algo que no se respeta, ni desearemos transmitir aquello que no se tiene valor."





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

NIRE IBILBIDEAREN HAUSNARKETA ETA POSTPROGRAMA!

Hasteko, Didaktika, i rakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesuak lantzen eta aztertzen dituen Hezkuntza zientzia da. Irakaskuntza-prozesurako...