5. Asteari dagokionez, hasteko, "Konfiantzaren pedagogia"-ren bideoa ikusi genuen, garatzen eta azaltzen den pedagogia mota hau gero eta eskola gehiagotan erabiltzen dute, non nabaritzen da NATURA-ren garrantzia haurren garapenean. Hemen azpian uzten dizuet bideoaren link-a.
https://www.youtube.com/watch?v=6TDg1Xj8Ykg
Pedagogia eredu honek 0-6 urteen artean irakasten da. Garrantzia handia ematen zaio Behaketaren Psikologiari eta Psikologia Zientifikoa, psikologia finko batez tratatzen du (egiten ditugun gauzak jakitea, zergatik egiten ditugu eta zertarako...). Ikastolak jarraibideak, norabideak, segurtasuna ematen dizkio gurasoei bere semeen hezkuntzan laguntzeko. Haurrak ez du izango bere buruaz konfiantzarik bere inguruko perstona batek konfiantza ematen ez badio.
Arritu zaidan gauza bat, gurasoak eskolaren barrurantz sartu dezakete eta hori oso garrantzitsua da egitea, modu natural batean, eskola eta familien arteko harremana sendotzeko.
⇣
HARREMAN ESTUA ESKOLA-GURASOENA
Atxikimendua nabaritzua da, segurtasunarekin, lasaia eta pixkanaka-pixkanaka ikasitako erritmoekin esperimentatzeko eta mundu zientifikoan sartzeko beharra sortzen da.
Klaseak txoko desberdinetan banatuta daude, haur bakoitza interes eta gogo gehiago duen txokora joateko eta era libre batean jolastu eta ikasteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina